XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer ote zen zaldi xuri hura, Debrua? Jokinek orduan bere gerrikoa kendu zuen eta hunekin, lepotik hartuz, geldi arazi zaldi xuria.

Bi gizonek ekarri zuten herrirat, eta denek pesta egin zuten hiru egunez.

Nagusi handiak Jokineri eman zion Bakezko Kalumeta, delakoa pipatzera, erran nahi baitzuen betikotz heien anaia zela eta han nahi luketela ikusi heiekin bizitzen.

Bainan Jokinek bere espartinak kasu egin gabe hunkitu zituen, eta nun ikusi zuen bere burua?.

Herri handi batean zen: izena zuen Xina.

Eri ote ziren hango jendeak hoin hori izaiteko? Jokinek ikusi zuen ez zirela eri: denak hola ziren, eta zer manera bitxiak zituzten, urrats ttiki ttiki batzu egiten eskuak juntaturik eta burua apaldurik egiten zutelarik agur.

Jokinek ez zituen begiak aski handiak denen ikusteko.

Xinaurriak bezala, denetarik ateratzen ziren jendeak.

Jokinek hatxeman zuen hango neskak biziki pollitak, graziaz beteak.

Egun batez gomitatua izan zen eztei batzuetarat, eta hango usaia zen gizongaiak ekar zitzan mubleak.

Bidean, emaztegaiaren etxerat heldu gabe, gaixtagin batzu ateratu ziren sasi batzuen gibeletik eta ebatsi muble eder heik, bainan Jokin ohartua baitzen zer pasatzen zen, utzi zuen bere burua armario baten barnean hestera.

Hola, gero, gaixtaginak lo zirelarik, ixil ixila ateratu zen, ohoin guziak geldiarazi, eta muble baliosak itzuli gizon-gaiari.

Zer loria! Ez zakien nola Jokineri eskerrak itzul, eta ikusi zuten denek zoin mutiko ernea zen.

Shangaampiuml;-eko merkatu batean, Jokinek ikusi zituen bi adineko gizon kexatuak, elgar ezin entzunez ari.

Jarri zen heien ondoan eta bat eta bertza adituta, ikusi zuen nun zen Egia eta erran zioten.

Harritu ziren bi gizonak, ikusiz zer adimendu eta zuhurtzi handikoa zen mutiko gazte hori, eta hiruak joan ziren afari on baten egitera(...)